
2008-07-09 | 16:25:24
Hirugarren adinekoen elkartekoek emango dute bihar pregoia
Bigarren aldiz euren eskuetan izango da San Kristobal jaien hasiera; 13:00ak bueltan izango da auzoko plazan.
Busturiko hirugarren adinekoen elkarteko emakumeek emango diote bihar San Kristobal jaiei hasiera. Izan ere, Busturiko Udalak elkarte horren eskuetan utzi du pregoia emateko lana.
Elkartea osatzen duten emakumeek gustora hartu dute Udalak emandako lana. Rosalina Iturbe Hirugarren adineko elkarteko presidentearen esanetan, «orain dela urte batzuk ere guk eman genuen jaien hasierako pregoia. Hala ere, bezpera egun batean izan zen eta ez zen jende asko izan. Ziur aski oraingoan jende gehiago izango da San Kristobal egunean bertan egiten delako».
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.