Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturia
2008ko abenduak 2, Martitzena

2008-06-05 | 15:59:46

Euskadiko Bioaniztasun Zentroak ateak ireki ditu

Madariaga Dorretxea ekainean barikutik domekara bitartean zabalik egongo da ; hil honetan bisitak dohainik izango dira.

Bost urtetan lanean ibili eta gero, Busturiko Madariaga Dorretxean kokatu duten Euskadiko Bioaniztasunaren Zentroa atzo martxan ipini dute gaur goizean. Inaugurazio ekitaldian izan dira, besteak beste, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, Esther Larraņaga Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburua, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia eta Rodolfo Lartitegi Busturiko alkatea.
Euskadiko Bioaniztasun Zentroa bi zatitan banatuta dago; batetik, bioaniztasunaren alorreko ezagutza eta ikerketa unitatea da. Bestetik, museoa edo erakusketa gunea ere bada. Azkenak, 1.166 metro karratuko azalera du.
Guztira, 10.000.000 euroko inbertsioa behar izan da bioaniztasun zentroa martxan ipini ahal izateko. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Sailak kofinantzatu dituzte instalazioak %50ean.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.