Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturia
2008ko uztailak 25, Barikua

2008-05-12 | 11:01:53

Lau pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Epailearen esku utziko dituzte hurrengo orduetan

18 eta 24 urte arteko lau lagun atxilotu dituzte ertzainek goizaldean lapurreta saiakera delitua egitea leporatuta. Busturiko etxebizitza batetik ateratzen ari zirela atzeman dituzte.

Gaur goizaldean, 00:30ak aldera, zenbait ertzain Busturiko Altamira auzora hurreratu dira herritar baten deia jaso ostean. Etxebizitza bateko alarma jotzen ari zela eta, bertara joan eta lau lagun atzeman dituzte handik ateratzen zebiltzanean. 18 eta 24 urte artekoak dira denak.

Etxeko hainbat sarraila indarrez irekita zeudela egiaztatu dute ertzainek, baina gazteek ez zuten lapurtutako ezer aldean. Hori dela eta, lapurreta saiakera egitea leporatuta atxilotu dituzte.

Atxilotuak epailearen esku utziko dituzte hurrengo orduetan, behin dagozkien polizia eginbideak bukatuta.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.