
2008-05-05 | 12:56:20
Busturialdeko eskola txikien jaia egingo dute barikuan
Jose Maria Uzelai ikastetxean batuko dira Mundaka, Gautegiz-Arteaga eta Muxikako umeak.
Laugarren urtez jarraian, Busturialdeko eskola txikien jaia antolatu dute barikurako Busturia, gautegiz-Artega, Mundaka eta Muxikako eskoletakoek. Aurten, jaialdia Busturiko Jose Maria Uzelai herri ikastetxean egingo dute. Pili Garcia Jose Maria Uzelai ikastetxeko zuzendariaren esanetan, «jaialdi honen helburu nagusia ikasle eta irakasleen arteko harremanak sendotzea da. Elkarrekin egun on bat pasatzeko aukera ematen du jaialdi honek».
Horrez gain, eskola txikien ezaugarriak ezagutzera emateko egun ezin hobea dela adierazi du Garciak. «Jendeak jakin behar du eskola txikiak ere hemen gaudela. Nahiz eta eskola txikiak izan, jendeak jakin behar du kalitate aldetik oso ondo gaudela».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.