
2008-02-12 | 13:51:15
Manuel Intxaustiren Eder astoa izan da aurtengo irabazlea
Domekako azken saioan erabaki zen irabazlea; antolatzaileen ustez, ikusle gehien bildu zuen saioa izan zen
Joan den asteburuan ospatu ziren bi saioekin amaitu zen aurtengo San Blaseko asto proba txapelketa. Aurtengoa 28. sariketa izan da eta lau saioak ospatu ostean Manuel Intxaustiren Eder astoa izan da irabazlea.
Antolatzaileek esan dutenaren arabera , azken saiorarte itxaron behar izan da, irabazlea nor izango zen erabakitzeko. Busturiako Harri Berri elkartearen esanetan, «domekako azken saioa izan zen onena. Azken saio honetan lau astok parte hartu zuten eta beraientzat izan ziren lehenengo, hirugarren eta laugarren postuak».
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.