
2008-01-28 | 15:13:04
Asto probetan parte hartuko dutenen zozketa egin dute
Uste zutena baino parte hartzaile gehiago izango dira eta hasiera ordua aurreratu dute 17:30etara.
Hurrengo asteburuan hasiko daBlas Deunaren 28. asto proba txapelketa Axpen. Hori dela eta, joan den domekan Harri Berri Elkartea parte hartuko duten abereen jabeekin batu eta saioak osatzeko zozketa egin zuten.
Guztira, lau saio izango dira bi asteburutan banatuta eta hamalau izango dira parte hartzaileak. Aurten izena eman duten parte hartzaile kopurua dela eta asto proben hasiera ordua aldatu behar izan dute. Hasiera batean 18:00etan hastekoak ziren baina orain 17:30etan hasiko dira.
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.