
2007-04-10 | 11:26:48
Hainbat kultur ekintza antolatu dituzte apirila eta maiatzerako
'Udaberri Kulturala' programaren barruan literatura eta artea izango dira nagusi
Busturiko Udaleko Kultura sailak antolatuta, hainbat kultur ekintza izango dira gaurtik maiatzaren 6ra bitartean. Urtero legez, ’Udaberri Kulturala’ egingo dute ume, heldu zein nagusientzako ekintzak antolatuz. Gaur umeentzako zinea egongo da Kultur Etxean, 18:00etan. Gazteenengan irakurzaletasuna sustatzeko literatur saioa ere izango da etzi eta asteburura begira helduentzako narrazioak eta nagusientzako briska txapelketa antolatu dituzte. Bestalde, apirilaren 22ra arte Martin Montesen argazki erakusketa ikusgai egongo da Kultur Etxean, eta ondoren, hiru emakumeren margoak jarriko dituzte.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Atalde 17, atzealdea - BERMEO - Tel.: 94 618 72 99
Faxa: 94 688 11 93 - E-posta: busturialdea@busturialdekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea)
Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.