Edukira joan

Busturialdeko Hitza

Busturia
2008ko abuztuak 28, Eguena

Azken ordukoak

2008-07-09 | 16:25:24

Hirugarren adinekoen elkartekoek emango dute bihar pregoia

Bigarren aldiz euren eskuetan izango da San Kristobal jaien hasiera; 13:00ak bueltan izango da auzoko plazan.

Ez du erantzunik

Euskadiko Bioaniztasun Zentroak ateak ireki ditu

2008-06-05 | 15:59:46

Euskadiko Bioaniztasun Zentroak ateak ireki ditu

Madariaga Dorretxea ekainean barikutik domekara bitartean zabalik egongo da ; hil honetan bisitak dohainik izango dira.

Ez du erantzunik

2008-05-12 | 17:41:50

San Antonioko biribilgunea uda osterako utziko dute

Hasiera batean, biribilgunea udarako prest izatea espero zen; Hala ere, urte bukaerarako amaitu beharko dute.

Ez du erantzunik

2008-05-12 | 11:01:53

Lau pertsona atxilotu dituzte etxebizitza batean lapurtzen saiatzeagatik

Epailearen esku utziko dituzte hurrengo orduetan

18 eta 24 urte arteko lau lagun atxilotu dituzte ertzainek goizaldean lapurreta saiakera delitua egitea leporatuta. Busturiko etxebizitza batetik ateratzen ari zirela atzeman dituzte.

Ez du erantzunik

2008-05-09 | 14:47:33

Busturialdeko eskola txikiek jaialdia egin dute

315 ume inguru bildu ziren `eskola txikiak zabalik herri txikiak bizirik´ lemapean.

Ez du erantzunik

2008-05-05 | 12:56:20

Busturialdeko eskola txikien jaia egingo dute barikuan

Jose Maria Uzelai ikastetxean batuko dira Mundaka, Gautegiz-Arteaga eta Muxikako umeak.

Ez du erantzunik

2008-04-17 | 14:41:58

Busturiko argazki artxibo digitalizatua momentuz liburutegian aurki daiteke

Etorkizunean argazki artxiboa interneten ikustea posible izango da, Busturiko Udalaren webgunean bertan.

Busturiko Udalak, bere argazki artxibo digitalizatuaren aurkezpena egin zuen herenegun. Argazki artxibo digitalizatua Eusko Ikaskuntzaren laguntzaz egin dute. Momentuz argazki artxiboa ikusteko modu bakarra Kultura Etxean dagoen liburutegira hurbilduz izango da. Etorkizunean interneten ikusteko aukera ere izango da, Busturiko Udalaren webgunean bertan.

Ez du erantzunik

2008-04-09 | 16:43:15

Madariaga Dorretxearen inguruko 10 panel informatibo daude ikusgai

Erakusketa Altamirako kultur etxean izango da apirilaren 30era arte; eraikin berria nolakoa den ikus daiteke.

Ez du erantzunik

© Busturialdeko Hedabideak S.L. - Zubiaurtar Kepa, 72 - BERMEO - Tel.: 946187299
Faxa: 946881193 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Busturialdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Itsuki irratia (Berko Kultur Elkartea) Busturialdean Euskaraz Bizi
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Busturialdeko Hedabideak Kultur Elkartea: 42 gizarte eragile.