Juan Antonio Usparitza DYAren sortzailea hil da

2012/01/13
Nork

Juan Antonio Usparitza Lekunberri DYAren sortzailea hil da gaur, erakundeak ohar baten bidez jakinarazi duenez. 1919an jaio zen, Busturian, eta 1966an eratu zuen DYA.

“18 urte besterik ez zituela Espainiako Gerrarako deitu zuten, eta 1936-1939 artean ikusitako ankerkeria itzelek beregan osasun bokazioa piztu zuten”, esan du DYAk. “Horregatik, gatazka amaitu ostean, Medikuntzako lizentziatura eskuratu zuen. Basurtuko ospitalean postua lortu ondoren, 1954an ginekologikoa eratu zuen. Azkenean, eta urteetan ikusirik trafiko istripuetan zaurituak inolako osasun irizpiderik gabe tratatzen zituztela, 1966an DYA sortzeko erabakia hartu zuen”.

DYAk egun osasun laguntza, gizarte laguntza, laguntza egokitua, zaintza zerbitzuak, formakuntza, lan sustapenerako guneak, nazioarteko laguntza, istripua izan dutenei laguntza psikologikoa, hondartzetan zaintza eta sorospen zerbitzua,
teleasistentzia eta geriatria zerbitzuak ematen ditu.

Bizkaiko Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • Koadro txikiaSusak argitaratu du idazlearen lehen nobela Yoseba Peñak (Sodupe, 1977) bere lehen literatur lana plazaratu du: Hodeien adorea nobela. Kontalari nagusia trapitxero bat da, eta hiru anaiaren bizitzak azaltzen dizkio irakurleari. Txefe, kotxe mekanikaria; Jon, unibertsitate-ikaslea; eta Hodei, autista. Familia arras apalekoak dira Preciado anaiak, Donostiako periferiako estolderian haziak, bizitzan zori txarretik gehiago izango dutenak ditxa [...]


  • boga-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sakelakoan idaztea eta batera oinez ibiltzea, debekatuta gunean   duela 14 minutu · Ikusi

    New Jerseyko Fort Lee hirian debekatu egin dute sakelakoan idaztea eta aldi berean oinez ibiltzea. Poliziak 85 dolarreko isuna jartzen die hori egiten dutenei. Sakelakoan idazten joateagatik istripuek gora egin dutela jakinarazi dute Fort Leeko agintariek: 35.000 biztanle ditu hiriak eta aurten, oraingoz, hiru hildako izan dira beste hainbat istriputan. Poliziak dagoeneko ehun isunetik [...]


  • Naiara Manterola-(e)k beste sarrera bat idatzi du Bi hitzaldi eta erakusketa, Nafarroako konkistaren 500. urteurrenaren harira gunean   duela 15 minutu · Ikusi

    Koadro txikia1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]