Mundakako Gazte Asanbladak batzarrera deitu ditu herritarrak. Bihar izango da bilera, 19:30ean. Besteak beste, aisia, jai batzordea, etxebizitza, lana, entsegu lokala eta herrian aparkatzea dira Gazte Asanbladako batzarretan mintzagai izango diren gaiak.
Aisiari dagokionez, esaterako, Mundakako Gazte Asanbladaren aurkezpena –Kukutza, Sorgintxulo eta Gernikako gaztetxearen parte hartzeagaz–, bertso afaria, gazte eguna eta ikastaroak dituzte helburu. Horrez gain, herriko elkarteekin batzartu gura dutela azaldu dute, Jai Batzordea sortzeko asmoz. Azkenik, etxebizitza alorraren baitan, salmentan eta alokairuan dauden lokalen prezioetaz informatzeko, bildutako informazioaz baliatuz analisi bat egiteko eta informazio hori zabaltzeko asmoa dutela adierazi dute.
“Orain arte, batzar gutxi batzuk baino ez ditugu egin, eta ez dugu ezer kaleratu, baina gazteontzako lan egiteko asmoak eta nahiak izugarriak dira”, aitortu dute. Horregatik, biharko batzarrera animatu gura izan dituzte herritarrak.






Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]


