Beste behin, Mundakako Udalak ume zein helduentzako kirol zerbitzuak eskainiko ditu. Besteak beste, mantentze kirolak eta udal kirol eskolak izango dituzte herritarrek aukeran. Bestalde, aurten be kirola eta jarduera fisikorako orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko dute. 2011/2012 ikasturte barrian be ume zein helduagoek kirola praktikatzeko aukera izango dute. Nagusientzako, esaterako, mantentze klaseak izango dira: ariketa aerobikoak, luzaketa mota ezberdinak, pilates, yoga eta fitness, besteak beste. Kirol jarduera horien atalean bi talde ezberdinduko dituzte. Batetik, helduen taldea izango da; alegia, 25 eta 55 urte bitartekoena. Horiek astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan izango dituzte klaseak, 10:00etatik 11:00etara eta astelehenetan, martitzenetan eta eguenetan, 19:30etik 20:30era. Bestetik, nagusien taldea izango da; alegia, 55 urtetik gorakoena. Horientzat, astelehenetan, eguaztenetan eta barikuetan izango dira klaseak 11:00etatik 12:00etara. 6 urtetik 14 urtera bitarteko umeek be kirol ezberdinen artean aukeratu ahal izango dute. Esaterako, futbolean, minifutbolean, atletismoan edo txirrindularitzan. Jarduera horiek udaleko kirol-instalazioetan eta kirol-teknikariaren gidaritzapean gauzatuko dira. Horrez gain, kirola eta jarduera fisikorako orientazio eta aholkularitza zerbitzua eskainiko dute. Horren bitartez, kirol jardueren hasiera erraztu gura dute, eta, horretarako, kirol-teknikaria izango da parte hartzen dutenekin. Hala, kirol-teknikariak kirolean osasuna zaintzeko beharrezkoa den laguntza emongo du; horretarako, hainbat test eginez.
2002. urtean Bilboko Buia auzoan autobus bati eraso egitearen akusaziopean, Madrilen epaituko dute gaur Iñaki Bengoa Busturiako bizilaguna. Fiskalak 10 urteko eta 9 hilabeteko zigorra [...]
Irakurri gehiago





Susak argitaratu du idazlearen lehen nobela
1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]


