Mundakako Goiko kalean egingo diren lanak direla eta, gaurtik hasita, domekara bitartean -biak barne- Goiko Kalea itxita egongo dela jakinarazi du Mundakako Udalak; alegia, drogeriatik hasita, mediku kontsultategiraino.
Bestalde, Bizkaibusaren geralekua -norabide bietan- saihesbidean izango dela gogorarazi du Udalak.






1512an Gaztelako tropek Nafarroako Erresuma konkistatu zuteneko 500. urteurrenaren harira, bi hitzaldi emango dituzte eta erakusketa ere ireki dute Zuloaga Etxean. Garai hartako giroa gogoratzeko Las mentiras del conquistador y sus absurdas justificaciones hitzaldia Tomas Urzainki Minak emango du, gaur, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Zuloaga Etxean. Lehenengo hitzaldia gazteleraz izango da eta dokumentuak konparatu eta [...]



